Nola erabili konposta
Gure gizarteak aurre egin behar dion erronketariko bat hondakinen kudeaketa da. Egunero, gure bizitzeko era eta kontsumo ohituren ondorioz, geroz eta hondakin gehiago sortzen dugu, eta beraz, konponbideak bilatu
behar dira.Gure zabor poltsa aztertzen badugu, sortzen dugunaren %40a, konpost bihurtu daitekeen materia organikoa dela konturatuko gara.
Etxean konposta egitea herrietako hondakinen prebentziorako eta ingurumena zaintzeko ekintza oso baliagarria eta garrantzitsua da, materia organikoa jatorrian kudeatu daitekeelako. Bildu, garraiatu eta tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuz.
Kontutan izanik Tolosaldean 1.000 biztanle baino gutxiagoko landa eremuko herri asko daudela, posible da konpostajea bide bakarreko kudeaketa modu bezala. Etxeko konpostajea eta auzokonposta kontutan izanik. Horrela, zabortegira doan hondakinen kopurua nabarmenki murrizten da, eta materia organikoaren zikloa sortzen den puntu berdinean ixten da, lurrarentzat ongarri bihurtuz eta zabortegiko arazo ugari ekidinez.
Gure zabor poltsaren osaeraren eskema.
Konpostagarriak ez diren hondakinak
Organikoa
(konpostagarria)
(konpostagarria)