Konpostaje prozesuaren adierazleak
Ikusi edukien taula
Ikusi edukien taula
Mantenimendurako oinarrizko aholkuak
Ikusi
Ikusi
Ohiko
galderak:
galderak:
Beharrezkoa al da konpostagailua konposta egiteko?
Ez, betidanik konposta piloan edo zuloan egin izan da, baratzean edo simaurtegian. Konpostagailua, azken finean, materiaren deskonposaketa kontrolatzen laguntzen duen ontzi bat da (tenperatura, hezetasuna, etab…), bere edukia ingurunetik ala nola, haizea, euria eta eguzkitik babestuz. Honetaz gain, itxura fisikoa zaintzen du, edozein lekutara egokitzen baita.
Konpostagailua edozein tokitan jarri dezaket?
Konpostagailua, zuzenean lurrarekin kontaktuan jarri behar duzu, modu honetara, lurzoruko mikroorganismo eta materia organikoarekiko kontaktua erraztuko da eta gehiegizko uren drainatzea ahalbidetuko da.
Ahal baduzu, jarri ezazu konpostagailua zure sukalde edo baratzetik gertu eta beti ere, eremu lau batean.
Ahal baduzu, jarri ezazu konpostagailua zure sukalde edo baratzetik gertu eta beti ere, eremu lau batean.
Mota guztietako hondakin organikoak konpostatu ditzaket?
Bai, hilabete batzuk igaro ostean eta prozesua kontrolpean dugula, sukaldean sortutako soberakin organiko guztiak konpostatu ahal ditugu: zitrikoak, sukaldatutako janaria, haragi eta arrain hondakinak. Oinarrizko mantentze aholkuak jarraitu besterik ez duzu egin beharko.
Beharrezkoa al da azeleragailu komertzialak erabiltzea, prosezua azkartzeko?
Ez da beharrezkoa. Prozesua azkartu nahi baduzu, beste parte hartzaile baten konpost heldua bota ahal diozu zeureari, honela bere mikroorganismoak barneratuko dituzu zeurean eta deskonposaketa prozesua aktibatu. Gogoratu, garrantzitsuena aireztapen, tenperatura eta hezetasun baldintza optimoak mantentzea dela.
Konpostajeak usain txarrak sortzen al ditu?
Ez. Noizbait amoniako edo ustel usainik bada, nahasketa hezeegia edo aireztapen eskasarekin dagoela esan nahi du. Arazoa, nahasketa irauliz eta material lehorra gehituz konpondu dezakezu. Konpost helduaren usainak, basoko lur hezearen usaina gogorazten du. Zalantza gehiago izan ezkero, eskuliburua kontsulta dezakezu.
Konpostajeak intsektu edo eulirik erakartzen al du?
Oso arrunta da, konpostagailu barruan intsektuak egotea, beti ere, konpostagailu barruan badaude eta ez badira gehiegi. Intsektuak, konpostagailuko ekosistemaren zati dira eta konpostatze prozesuan lagungarriak dira. Fruta euliak agertzen badira,gehiegizko hezetasuna duela edo gainean hondakinen presentzia dagoela esan nahi du. Arazotxo hau konpontzeko, hondakinak nahastu eta lurperatzea gomendatzen da edo, materia lehorrarekin estali (hosto lehorrak, kimatutako adarrak etab…).
Orokorrean, zizare, beldar, kukurutxa eta kakalardoak agertzen dira, baina ez dira inongo arazo, konpostagailuko ekosistemaren zati baizik.
Inurri habiaren bat atzematen baduzu, ez duzula ongi nahastu esan nahi du, beraz, nahasketa ongi irauli behar duzu inurritegia desagertu arte.
Inolaz ere ez erabili intsektizidarik konpostagailuan!
Konpostagailua beheraino ondoraino nahastu behar al da?
Bai, gomendagarria da, ahal bada, nahaste guztia gutxienez astean behin, 10 cm-tako azpiko geruza barne. Edukia homogeneizatzea gomendatzen da, azpitik gorantz eta erdigunetik hertzeetara nahastuz. Honela eginez gero, edukia aireztatuta eta harrotua mantenduko da eta ez duzu arazorik izango berau nahasteko. Nahasketa trinkotzea eta usain txarra igortzea ekidingo duzu.
Zein dira nahasketarako tresna egokienak?
Tresna egokienak, sardea eta mankomunitatearen kanpainan oparitzen diren kiribildutako aireztagailuak dira. Bi tresnak, konpostagailuaren alde guztiak aireztatzea, edukia trinkotzea eta usai txarrak ekiditea ahalbidetzen du .
Nola konpostatu dezaket belarra?
Belar hezea pixkanaka botatzea gomendatzen dugu, konpostagailuan dagoen materialarekin nahastuz, usain txarra sortu dezaketen geruza trinkoak ekidinez. Belarraren zati bat lehortzen uztea ere gomendatzen dugu, material lehor bezala erabiltzeko. Bi kasuetan pixkanaka botatzen eta dagoen materialarekin nahasten saiatuko gara, geruzen osaketa saihestuz.
Zein da bota beharreko hondakin lehor eta hezeen proportzio egokiena?
Ez dago errezetarik, hondakin lehor eta heze motaren araberakoa da. Orokorrean, hondakin lehor bat botatzea gomendatzen da (hosto lehor, inausketa txikitua, egur txirbil naturala…) hondakin heze zati bakoitzeko (sukaldeko soberakinak, belarra, lorategi hondarrak, etab…). Proportzioa aldatu egin daiteke, hondakinaren izaera eta egiten diogun mantentzearen arabera. (Adibidez, hondakin lehorrik ez badugu, hondakinak maizago nahastu ditzakegu hezetasuna orekatzeko).
Aldizkari eta egunkariak konpostatu ditzaket?
Ez da gomendagarria. Aldizkarietako eta egunkarietako papera, edukiontzi urdinean bota behar dira, kartoia bezala.
Tximinia edo barbakoako errautsak gehitu ahal dira?
Ez da gomendagarria aldioro errautsak gehitzea. Noizean behin gehitu ahal dira, beste hondakinekin ongi nahastuta beti ere. Egunero errautsak gehitu ezkero, konpostaje prozesua gelditu egin daiteke eta edukia trinkotu, prozesua berriro hastera behartuz. Gogoratu, egur naturalaren errautsak soilik gehitu ditzakezula. Tximinia egunero pizten baduzu, errautsak baratzean edo lorategian isuri ditzakezu, aurrez ezpurutasunak kenduz.
Lurra, hondarra edo turbarik gehitu daiteke?
Ez da gomendagarria. Lurrak edo hondarrak, nahasketa trinkotu egin dezakete, aireztapena oztopatuz.
Zer egin dezakegu konpostatu ez diren, hezur, adar, itsaski maskor edo fruitu hezurrekin?
Badira, konpostatzen denbora gehiago behar duten hondarrak. Konposta heldua badago, bahetu egin dezakezu eta konpostatu ez diren hondarrak berriro konpostagailura bota. Hondakin motaren arabera, urteak eman ditzake konpostatzen.
Zer gertatzen da, konpostagailuan botatzen ditudan belar txarren haziekin?
Gogoan izan, konpostaje prozesuan zehar ez direla beti hazi mota guztien hazkuntza inhibitzen dituen tenperaturak lortzen. Horregatik, konpostagailuan, belar txarren haziak ez botatzea gomendatzen da. Belar txarrak, haziak garatu aurretik bota ditzakezu konpostagailura.
Nola dakigu, konposta helduta dagoela?
Konposta heldua dagoenean, bere kolorea marroia edo beltza da eta basoko lurraren usaina dauka. Giro tenperaturan egon behar du eta itxura uniformea eduki behar du, bestelako hondar presentziarik gabe, hondar gogorrak salbu (hezurrak, adar txikiak…).
Nola ateratzen da konposta konpostagailutik?
Konpostagailuen gehiengoek, bisagra sistema bat dute, konpostagailua albo batetik irekitzea ahalbidetzen dutenak berau desmuntatu gabe. Bisagra bateko hagaxka altxa ezkero, behe alboa ireki ahalko duzu eta beharrezko konpost heldua bertatik atera, modu azkar eta erraz batean.
Konposta non erabili dezaket?
Edozein lorategi, balkoi edo baratzeko landareetan erabili daiteke. Ongarri naturala da, gure landareen osasuna hobetzen dituzten elikagai guztiez hornituta.
Zalantzak
dituzu?
dituzu?
Edozein ohar, zalantza edo arazo baduzu astelehenetik ostiralera 8tatik 17era telefono honetara deitu dezakezu:
943 554 874
Edo helbide honetara posta elektroniko bat bidali:
konpostatu@tolosaldea.org
>Edo nahiago baduzu, zure galdera edo oharra utzi ondorengo formularioan eta espezializaturiko teknikari baten erantzuna jasoko duzu:
943 554 874
Edo helbide honetara posta elektroniko bat bidali:
konpostatu@tolosaldea.org
>Edo nahiago baduzu, zure galdera edo oharra utzi ondorengo formularioan eta espezializaturiko teknikari baten erantzuna jasoko duzu: