Konpostaje prozesuaren adierazleak
taula itxi X
ADIERAZLEAK ZERGATIK GERTATZEN DA? ZER EGIN BEHAR DUGU?
Nahasketa
lehorra dago
· Konpostatzeko material gutxi dago
· Material lehor gehiegi dago
· Gehiegi nahastu dugu
· Hondakin organiko gehiago bota
· Material hezea gehitu edo ureztatu
· Gutxiagotan nahastu
Nahasketa hezeegia dago · Material heze gehiegi dago
· Nahasketa euriak busti du edo gehiegi ureztatu da
· Material lehorra gehitu eta nahastu
Nahasketak usain txarra du · Oxigeno gabezia dago
· Gehiegizko hezetasuna dago
Nahasketa trinkotu egin da
· Material lehorra gehitu eta nahastu
Nahasketak amoniako usaina du · Material heze gehiegi dago (nitrogenoa)
· Belar-geruza bat egin da
· Material lehorra gehitu eta nahastu
· Belarraren zati bat lehortzen utzi eta pixkanaka bota materia guztia nahastuz
Lizuna edo tela zurien agerpena · Onddoen hazkuntza dago, aktibitate mikrobiarra dago · Ez dugu kezkatu beharrik, seinale ona da
Fruta-eulien agerpena · Materia freskoa gainaldean dago
· Gehiegizko hezetasuna dago
· Nahastu, material freskoa gainaldean gera ez dadin eta materia egituratzaile pixka bat bota gaikaldean organikorik gera ez dadin.
Larben agerpena · Gehiegizko hezetasuna dago
· Materia trinkotu da konpostagailuaren zonalde batean
· Material lehorra gehitu eta nahastu, homogeneo geratu dadin