Etxeko
konpostajea
Etxeko konpostajea sukaldeko eta lorategiko soberakin organikoak etxean bertan birziklatu eta gure landare, lorategi edo baratzean ongarri natural moduan erabiltzean datza.

Konpostatze prozesua oso erraza da, lorategi edo baratza duenak eta ekimen honetan parte hartu nahi duen edonork egin dezake. Mankomunitateak era azkar eta erosoan konpostatu ahal izateko, beharrezkoak diren materialak eskaintzen dizkizu: konpostagailua, aireztatzailea eta gida.

Zuk sukaldeko, baratzeko eta lorategiko soberakin organikoak konpostagailura bota beharko dituzu eta hilabete batzuen ondoren konposta atera ahal izango duzu. Konpostatuz elikagaiak lurrera itzuliko ditugu eta materia organikoaren zikloa ixten dugu era naturalean eta inongo bilketa edo kanpo tratamendu beharrik gabe.

Parte-hartu nahi baduzu
KONPOSTA EGIN NAHI DUZU? estekan sartu eta segituan
Aireztatzailea