Aurkezpena
Tolosaldeko mankomunitateak 'Ez bota, konpostatu!' kanpaina jarri du abian. Kanpaina honek etxeko konpostajea eta auzo-konpostajea etxeko soberakin organikoa kudeatzeko modu bezala sustatzen du, mankomunitateko herri guztietan.

Kanpaina honek hiru ardatz nagusi ditu: orain arte banatutako konpostagailu guztien jarraipena egingo da, mankomunitate mailan konpostajeak duen potentzialtasun maila aztertuko da eta hainbat herrietan materia organikoa konpostajearen bidez kudeatzeko sistema ezarriko da.

Mankomunitateak konpostatu ahal izateko formakuntza eta beharrezko materiala eskaintzen dizu. Pentsa sortzen dituzun hondakinen %40a gutxi gora behera materia organikoa dela, erraz konpostatu daitezkeen sukaldeko edo lorategiko soberakinak hain zuzen ere.

Konpostajeak soberakin organikoak baliabide bihurtzen ditu, konpostan. Modu honetara bildu, garraiatu eta zabortegian lurperatu beharreko hondakin kopurua gutxitu ahal izango duzu. Gainera konposta lortu ahal izango duzu, balkoi, lorategi edo baratzeko landareentzako kalitate handiko ongarria delarik.

Parte-hartzea erabakitzen baduzu konposta egin nahi duzu? atalean izena eman dezakezu eta epe laburrean zurekin harremanetan jarriko gara. Formakuntza ikastaro baten bitartez konpostagailua montatzen eta prozesua martxan jartzen erakutsiko dizugu. Erraza, erosoa eta garbia dela ikusiko duzu.

Ez bota, konpostatu!
Konpostatu daitezkeen etxeko soberakin organikoak.